활동

Lezitza EH erdigune Treku Goñitik 2022-01-01

다운로드

트레일 사진

사진의 장소:Lezitza EH erdigune Treku Goñitik 2022-01-01 사진의 장소:Lezitza EH erdigune Treku Goñitik 2022-01-01 사진의 장소:Lezitza EH erdigune Treku Goñitik 2022-01-01

작성자

트레일 통계

거리
14.01 km
상승 고도
614 m
기술적 난이도
쉬움
하강 고도
614 m
최고 고도
1,343 m
TrailRank 
51
최저 고도
877 m
트레일 유형
순환형
시간
4시간 30분
좌표
1377
업로드됨
2023년 8월 22일
리코딩됨
1월 2022
첫 번째로 박수를 보내주세요!
공유

부근 Goñi, Navarra (España)

조회수 55회, 다운로드 횟수 6회

트레일 사진

사진의 장소:Lezitza EH erdigune Treku Goñitik 2022-01-01 사진의 장소:Lezitza EH erdigune Treku Goñitik 2022-01-01 사진의 장소:Lezitza EH erdigune Treku Goñitik 2022-01-01

일정 설명

IBILBIDEA OSORIK IRAKUTZEKO: href="https://mendikosterak.blogspot.com/2023/08/gonitik.html" target="_blank">https://mendikosterak.blogspot.com/2023/08/gonitik.html

Goñi herritik abiatuta ibilbide zirkularra aurkeztuko dut sarrera honetan. Urtearen hasiera ospatzeko ibilbide goiztiak bat emateko modurik hobeagorik al da urteari abia emateko? San Miguel baselizara gerturatu eta handi Goñiko mendaterantz abiatuko naiz, bertatik Andian barneratzeko eta Lezitza tontorrera igotzeko. Itzulera aldiz, Euskal Herriko erdigune geografikotik Treku mendira arte eta ondoren bordetara jaitsi eta basotik ibilbide zirkularra burutzeko.

Ibilbidea eta altimetria.

Leziza EH erdigune Treku ibilbide zirkularra
AltimetriaGoñi herrira gerturatuko naiz berriz ere andia mendilerrotik ibilbide zirkular bat osatzeko. Mendilerro honek paisai ederrak eskaintzen dizkigu beti eta Iruñatik gertu dagoenez maiz gerturatu izaten gara eremu hau bisitatzeko eta inoiz ez digu huts egiten. Batetik hasierako basoa eta ondoren gailurretara gerturatzean abeltzain paisaia eta kareharriak sorturiko forma eta egitura ezberdinak.
Goñi herriaGaurkoan kondairak dioenaren arabera, Goñiko Teodosioren etxea izandako eremuaren parean kotxea utzi eta botak jantsi, motxila prestatu eta ibiltzen hasiko naiz.Auñamendi entziklopediatik bildutako informazioa:"San Miguel Aralarkoan (Nafarroa) dagoen santutegiarekin lotzen den pertsonaia ospetsua, haren sortzailea dela esan ohi baita. Hari lotutako elezaharrak garai barrokoan du jatorria (XVII. eta XVIII. mendeak). Hala ere, pertsonaia kokatzeko testuinguru historikora jotzen badugu (besteak beste, Francisco Navarro Villosladaren Amaya y los vascos en el siglo VIII -1879 -izeneko eleberrian agertzen da), VIII. mendera arte egin behar dugu atzera, arabiarrek Espainia konkistatu zuten garaia eta, gerora, Pirinioetako haranetan konkistaren aurrean izandako altxamendua gogoan hartuz."
Teodosio de Goñiren oroigarriaAralarko kapilauren arabera Teodosio de Goñi García Arnault de Goñi izan zitekeen seguruenik, herriaren laguntzaz santutegia berreraikitzea bultzatu zuen zalduna.Eliza berritik gora jarraituko dut, eliza zaharrera iristeko.
Eliza berria

Herriko goiko partean eliza zaharra dago, bere oinetatik, ezkerretara pista bat abiatu egiten da. Handik igotzen jarraitu beharko da.
Eliza zaharraPistaren hasieran hesi bat dago. Hau gainditu eta zuzen jarraitu beharko da, bide zaharretik baina egun gehiegi erabiltzen ez direnak.
Hesia gainditu eta zuzenMetro gutxi aurrerago langa bat edo metalezko atea topatuko dugu, Hau gainditu eta zuzen igotzen segi.
LangaBidea aurrera segi eta bertze hesi bat topatuko dugu. Hau ere gainditu eta zuzen igotzen jarraitu. Eskuineko magaletik gora errepide zaharrarekin bat egin arte.
Hesia gaindituBidea estutu egiten da eta aurrerago harrisko horma bat topatuko dut. Hau gainditu eta sasiak ekidituz, magaletik gora egin errepide zaharrarekin bat egiteko.
Horma gainditu eta zuzen pistarekin bat egin arte
Azkenean errepide zaharra edo baselizara daraman pistara aterako gara. Hau zuzen eta igoeran jarraitu beharko da.
Pistatik ezkerretara igotzen segiErrepidetxoa akitzen den tokian San Miguel baseliza topatuko dut.
BaselizaBaseliza honen kondaira Teodosiokoarekin lotzen omen du tradizioak ere:"Laburbilduz, Goñiko zaldunaren elezaharrak Goñin (Nafarroan, Andiako mendilerroaren alboan kokatutako haranean) jaiotako antzinako noble baten istorioa kontatzen du. Horren arabera, zaldunak gerrara jo zuen etxean emazte gaztea eta guraso zaharrak utziz. Behinola, borrokaldi batetik itzultzen ari zela, Errotabidea izeneko gunean, Goñi herritik hurbil, gerlariak ermitauz mozorrotutako deabru batekin egin zuen topo eta hark emazteak mirabearekin engainatzen zuela esan zion. Sumindurik, zalduna iluntzean iritsi zen etxera, eta bere ohean bi pertsona zeudela ikusita, hil egin zituen, bere gurasoak zirela ohartu gabe. Gerlaria kalera irten eta emaztea elizatik itzultzen ari zela ikusi zuen. Orduan ohartu zen egindakoaz. Ikaratuta eta damututa, Erromara bidaiatu zuen guraso-hiltzaileak, aita santuaren absoluzioa eskatzeko. Hark aberria, etxea eta emaztea utzi eta mendien bakardadean barna ia biluzik erromesaldia egitea jarri zion penitentzia modura, gorputzera atxikita zituen kateak hautsi arte. Azkenik, Aralar mendian apurtu ziren kateak. Dena den, horren aurretik Pagadi mendian, Goñi herritik hurbil, kate-maila bat hautsi zen mirariz. Bertan eraiki zuen Teodosiok San Miguelen ohorezko lehen tenplua, oraindik bertan ikus daitekeena."San Miguel baselizaren ateaBaselizatik gora jarraitu pista eta mendilepo batetara iritsiko gara. Bertan metalezko atea edo langa dago. Hu gainditu eta eskuinetik, hesiaren aldamenetik jarraitu.Langa
Hesia gainditu eta eskuinetik segi
Basoa
Panoramika basoan

웨이포인트

사진의 장소:Langa 1

Langa 1

Langa gainditu eta bide zaharretik zuzen segi.

그림문자교차점 고도 1,102 m
사진의 장소:Langa 2 사진의 장소:Langa 2

Langa 2

Metalezko atea edo langa gainditu eta eskuinetik igotzen jarraitu, hesiaren aldamenetik.

사진의 장소:ATEA

ATEA

Metalezko atea gainditu eta pistatik zuzen segi.

그림문자웨이포인트 고도 1,094 m
사진의 장소:AURRIAK 사진의 장소:AURRIAK

AURRIAK

Borda baten aurrietatik igaro.

그림문자종교적 장소 고도 1,065 m
사진의 장소:San Miguel BASELIZA 사진의 장소:San Miguel BASELIZA 사진의 장소:San Miguel BASELIZA

San Miguel BASELIZA

San Miguel Baseliza.

그림문자웨이포인트 고도 1,232 m
사진의 장소:BORDAK 사진의 장소:BORDAK 사진의 장소:BORDAK

BORDAK

Goñiko altuetako borda zaharren aurriak.

그림문자웨이포인트 고도 1,230 m
사진의 장소:EH Erdigune geografikoa 사진의 장소:EH Erdigune geografikoa 사진의 장소:EH Erdigune geografikoa

EH Erdigune geografikoa

Euskal Herriko erdigune geografikoa.

사진의 장소:ELIZA 사진의 장소:ELIZA

ELIZA

Goñi herriko eliza berria.

그림문자교차점 고도 855 m
사진의 장소:Bidegurutze 01 Zuzen 사진의 장소:Bidegurutze 01 Zuzen

Bidegurutze 01 Zuzen

Bidegurutzean zuzen, eliza zaharraren oinen aldera igotzeko.

그림문자교차점 고도 1,133 m
사진의 장소:Bidegurutze 03 Eskuin 사진의 장소:Bidegurutze 03 Eskuin

Bidegurutze 03 Eskuin

Pistara atera eta eskuinetik igotzen segi.

그림문자교차점 고도 1,177 m
사진의 장소:Bidegurutze 04 Eskuin 사진의 장소:Bidegurutze 04 Eskuin

Bidegurutze 04 Eskuin

Pistara atera eta eskuinetik segi.

그림문자교차점 고도 1,183 m
사진의 장소:Bidegurutze 05 Ezker 사진의 장소:Bidegurutze 05 Ezker 사진의 장소:Bidegurutze 05 Ezker

Bidegurutze 05 Ezker

Puntu honetan pista utzi eta ezkerretatik zuzen, Leziza mendi magaletik aurrera egin.

그림문자교차점 고도 1,228 m
사진의 장소:Bidegurutze 06 Eskuin

Bidegurutze 06 Eskuin

Pistara atera eta eskuinetik jaisten jarraitu.

그림문자교차점 고도 1,211 m
사진의 장소:Bidegurutze 07 Ezker 사진의 장소:Bidegurutze 07 Ezker 사진의 장소:Bidegurutze 07 Ezker

Bidegurutze 07 Ezker

Puntu honetan pista utzi eta ezker aldetik zuzen jarraitu.

그림문자교차점 고도 1,169 m
사진의 장소:Bidegurutze 08 Eskuin 사진의 장소:Bidegurutze 08 Eskuin 사진의 장소:Bidegurutze 08 Eskuin

Bidegurutze 08 Eskuin

Erne bidegurutze honetan. Magaletik eskuinean basorantz doan bidea hartu beharra dago eta.

그림문자교차점 고도 948 m
사진의 장소:Bidegurutze 09 Eskuin 사진의 장소:Bidegurutze 09 Eskuin

Bidegurutze 09 Eskuin

Bidegurutze honetara iritsi eta eskuinetik pista nagusia jarraitu.

그림문자교차점 고도 928 m
사진의 장소:Bidegurutze 10 Ezker 사진의 장소:Bidegurutze 10 Ezker

Bidegurutze 10 Ezker

Pista edo errepide zaharrera atera eta ezkerretatik beherantz Goñi herrira iristeko.

사진의 장소:GOÑI 사진의 장소:GOÑI

GOÑI

Goñi herrian aparkatu eta ibilbidea hasi.

사진의 장소:HESI 1

HESI 1

Elizaren aldamenean hesi bat topatuko dugu, ezkerretik gainditu eta zuzen segi.

사진의 장소:HESI 2

HESI 2

Bidean dagoen hesia gainditu eta zuzen jarraitu.

그림문자웨이포인트 고도 1,199 m
사진의 장소:HESI 3

HESI 3

Hesia gainditu eta ezkerretik igotzen jarraitu mendi erpinerantz.

그림문자웨이포인트 고도 1,207 m
사진의 장소:HESIA 4

HESIA 4

Hesira iritsi eta hau gaindituta, ataka bat dago, zuzen segi.

그림문자웨이포인트 고도 1,259 m
사진의 장소:HESI 5 사진의 장소:HESI 5

HESI 5

Treku tontorrean hesiaren bertze aldera igarotzeko pasalekua dago.

사진의 장소:HORMA

HORMA

Horma gainditu eta zuzen igotzen jarraitu pistara atera arte.

그림문자산길 고도 1,220 m
사진의 장소:Mendi lepoa 사진의 장소:Mendi lepoa 사진의 장소:Mendi lepoa

Mendi lepoa

Elordi eta Arrasauindi arteko mendi lepoa.

그림문자정상 고도 1,344 m
사진의 장소:LEZITZA 사진의 장소:LEZITZA 사진의 장소:LEZITZA

LEZITZA

Leziza edo Lezitza mendia.

그림문자교차점 고도 1,040 m
사진의 장소:PISTA

PISTA

Pista edo errepide zaharrera atera eta ezkerretatik baselizara igotzen segi.

그림문자정상 고도 1,260 m
사진의 장소:TREKU 사진의 장소:TREKU 사진의 장소:TREKU

TREKU

Euskal Herriko erdigune geografikoa.

그림문자유적지 고도 1,194 m
사진의 장소:Goñiko Trekua trikuharria 사진의 장소:Goñiko Trekua trikuharria 사진의 장소:Goñiko Trekua trikuharria

Goñiko Trekua trikuharria

Goñiko Trekua trikuharria.

댓글

    이 트레일에 대해 하거나 하실 수 있습니다